Nola erreklamatu?
Herritarrak - Zuri laguntzeko gaude atala kontsultatu ostean, zure ustez, eskudunak bagara zure kasua artatzeko, eta erreklamazio bat aurkeztu nahi baduzu, jarraitu honako argibide hauei.
¿Nola aurkeztu ahal duzu erreklamazioa?
1. Bitarteko elektronikoak erabiliz: erreklamazioa aurkezteko, DBEAkook gomendatzen dizugu gure egoitza elektronikoa erabiltzea. Biderik arinena da, eta, gainera, egoitza horretatik uneoro irispidean izango duzu zure espedientea, bai eta espediente horretatik sortzen diren jakinarazpenak ere.
2. Beste bitarteko batzuk: nahiago baduzu, erreklamazioa eta egokitzat jotzen duzun dokumentazioa aurkeztu ahal duzu bitarteko hauek erabilita:
Aurrez aurre gure bulegoan, helbide honetan: Tomas Zumarraga Dohatsuaren kalea, 71, 3. solairua. PK: 01008 Vitoria-Gasteiz.
Erregistro publiko hauetako edozeinetan:
- Gure erregistro elektronikoaz gain, gainerako administrazio publikoen erregistroetan; adibidez, administrazio publiko hauetakoetan:
- Estatuko Administrazio Orokorra.
- Autonomia-erkidegoetako Administrazioak.
- Toki-administrazioa osatzen duten entitateak: Udalak, foru-aldundiak, mankomunitateak...
- Posta-bulegoetan, gutun bat bidaliz helbide honetara: Tomas Zumarraga Dohatsuaren kalea, 71, 3. solairua. PK: 01008 Vitoria-Gasteiz.
- Espainiak atzerrian dituen ordezkaritza diplomatikoetan edo bulego kontsularretan.
- Erregistro-gaietan laguntzeko bulegoetan.
- Legeetan eta indarrean dauden xedapenetan ezarritako beste edozein tokitan.
Dirurik kostatzen al da erreklamazioa jartzea?
Ez, Datuak Babesteko Euskal Agintaritzan erreklamazioa jartzea guztiz doakoa da.
Zer dokumentazio aurkeztu behar duzu, guk zure erreklamazioa aztertzeko?
Edozein bide aukeratzen duzula ere, dokumentazio hau aurkeztu beharko duzu:
- Erreklamazioaren oinarri den dokumentazioa. Dena delako euskal entitate publikora lehenago jo baduzu, orduan egin zenuen eskaria eta jaso duzun erantzuna.
Egoitza elektronikoaren bidez izapidetuko EZ baduzu, aurrekoaz gain:
- Erreklamazio guztietarako normalizatutako inprimakia.













