Tratamendu-jardueren Erregistroa
Tratamenduaren arduraduna: DBEA – Datuak Babesteko Euskal Agintaritza
Harremanetarako datuak:
Tomas Zumarraga Dohatsuaren kalea, 71-3 - 01008 – Vitoria-Gasteiz
Tel. 945 016 230
https://www.avpd.eus
Datuak Babesteko Ordezkariarekin harremanetan jartzeko datuak: dpd-dbo@avpd.eus
Tratamenduaren helburuak
DBEAko dokumentuen sarrerak eta irteerak erregistratzea.
Oinarri juridikoa
Lege-eginbeharra: tratamenduaren arduradunari aplikagarria zaion lege-eginbeharra betetzeko beharrezkoa den tratamendua (DBEOren 6.1.c) artikulua).
39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena.
Interesdunen kategoriak
Pertsona fisikoak, pertsona juridikoen ordezkariak barne, DBEAra jotzen dutenak, edo DBEAren komunikazioak jasotzen dituztenak.
Datu pertsonalen kategoriak
Identifikaziorako eta harremanetarako datuak: izena eta abizenak, NAN/IFZ/Identifikazio-agiria eta sinadura.
Harremanetarako datuak: posta helbidea, telefonoa eta helbide elektronikoa.
Ordezkaritza-datuak, halakorik egonez gero.
Aurkeztutako dokumentuarekin zer ikusia duten datuak.
Hartzaileen kategoriak
Eskabidearen administrazio-organo hartzaileak, 39/2015 Legearen 16. artikuluan xedatutakoaren arabera.
DBEArako ez diren idazkien edo beste erakunde baten eskumenekoak diren idazkien administrazio hartzaileak.
Nazioarteko transferentziak
Ez dago nazioarteko datu-transferentziarik aurreikusita.
Ezabatzeko epeak
Datuak gorde egingo dira, bildu zireneko helburua betetzeko eta helburuaren eta datu tratamenduaren ondorioz izan litezkeen erantzukizunak zehazteko behar adina denbora, ez gehiago.
Artxiboei eta dokumentazioari buruzko araudian xedatutakoa aplikatuko da: uztailaren 22ko 174/2003 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioaren Artxibo Sistemaren antolamendu eta funtzionamenduari buruzkoa.
Segurtasun neurriak
Ezarritako segurtasun-neurriak bat datoz Segurtasun Eskema Nazionala arautzen duen maiatzaren 3ko 311/2022 Errege Dekretuaren II. eranskinean (segurtasun-neurriak) aurreikusitakoekin.
Tratamenduaren helburuak
DBEAren giza-baliabideak eta nomina erregistratzea eta kudeatzea.
Oinarri juridikoa
Lege-eginbeharra: tratamenduaren arduradunari aplikagarria zaion lege-eginbeharra betetzeko beharrezkoa den tratamendua (DBEOren 6.1.c) artikulua).
Ahal publikoak egikaritzea: tratamendua beharrezkoa bada interes publikoaren izenean edo tratamenduaren arduradunari esleitutako botere publikoen izenean burututako eginkizun bat betetzeko (DBEOren 6.1.e) artikulua).
6/1989 Legea, uztailaren 6koa, Euskal Funtzio Publikoari buruzkoa.
5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutua onartzen duena.
Interesdunen kategoriak
DBEAko funtzionarioak eta senideak. DBEAn lanpostuak betetzeko hautaketa-prozesuetako parte-hartzaileak.
Datu pertsonalen kategoriak
Identifikazio-datuak: izena eta abizenak, NAN/IFZ/dokumentu identifikatzailea, erregistro-zenbaki pertsonala, Gizarte Segurantzako/Mutualitateko zenbakia, sinadura eta irudia.
Harremanetarako datuak: posta helbidea, telefonoa eta helbide elektronikoa.
Datu-kategoria bereziak:
• Osasunari buruzko datuak: gaixotasunek eragindako bajak, lan-istripuak eta desgaitasun-maila (diagnostikoak jaso gabe). Azterketa medikoak.
• Sindikatu-afiliazioa: kuota sindikala ordaintzeko xedearekin (halakorik egonez gero), ordezkari sindikala (egonez gero), norberaren eta hirugarrenen bertaratze-frogagiriak.
Ezaugarri pertsonalei buruzko datuak: sexua, egoera zibila, nazionalitatea, adina, jaiotze-data eta -lekua eta familia-datuak.
Datu akademikoak eta lanbide-datuak: titulazioak, prestakuntza eta lanbide-esperientzia.
Enpleguari eta administrazio-karrerari buruzko xehetasunak: bateraezintasunak, presentzia-kontrolerako datuak.
Datu ekonomiko eta finantzarioak: nominako datu ekonomikoak, kredituak, maileguak, abalak, zerga-kenkariak, atxikipenak. Bankuko datuak. Pentsio-planei buruzko datuak.
Beste datu batzuk: gizarte-ekintzari buruzko datuak, funtzio publikoaren arloko zehapenei buruzko datuak.
Hartzaileen kategoriak
Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionala.
Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorra.
Herri Kontuen Euskal Epaitegia.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren Kontu Hartzailetza.
Foru ogasunak (Zerga administrazioa).
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren Pentsio Planaren erakunde kudeatzailea eta gordailuzaina.
Lan-arriskuen kudeaketa egiteko eskatzen zaion entitatea.
Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea.
Sindikatu-erakundeak.
Finantza-entitateak.
Nazioarteko transferentziak
Ez dago nazioarteko datu-transferentziarik aurreikusita.
Ezabatzeko epeak
Datuak gorde egingo dira, bildu zireneko helburua betetzeko eta helburuaren eta datu tratamenduaren ondorioz izan litezkeen erantzukizunak zehazteko behar adina denbora, ez gehiago.
Tratamendu-jarduera honetako datu ekonomikoak zerga-arloko araudian xedatutakoaren arabera gordeko dira.
Artxiboei eta dokumentazioari buruzko araudian xedatutakoa aplikatuko da: Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioaren Artxibo Sistemaren antolamendu eta funtzionamenduari buruzko uztailaren 22ko 174/2003 Dekretua.
Segurtasun neurriak
Ezarritako segurtasun-neurriak bat datoz Segurtasun Eskema Nazionala arautzen duen maiatzaren 3ko 311/2022 Errege Dekretuaren II. eranskinean (segurtasun-neurriak) aurreikusitakoekin.
Tratamenduaren helburuak
DBEAren ekonomia, aurrekontuak eta kontabilitatea kudeatzea. DBEAren aurrekontua betearaztearen ondoriozko gastuen eta diru-sarreren espedienteak izapidetzea.
Oinarri juridikoa
Kontratua: interesduna parte den kontratu bat gauzatzeko edo interesdunaren eskariz kontratuaren aurreko neurriak aplikatzeko beharrezkoa den tratamendua (DBEOren 6.1.b) artikulua).
Lege-eginbeharra: tratamenduaren arduradunari aplikagarria zaion lege-eginbeharra betetzeko beharrezkoa den tratamendua (DBEOren 6.1.c) artikulua).
9/2017 Legea, azaroaren 8koa, Sektore Publikoko Kontratuena.
1/1997 Legegintzako Errege Dekretua, azaroaren 11koa, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duena.
2/2017 Legegintzako Dekretua, urriaren 19koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Ekonomia Kontrolari eta Kontabilitateari buruzko Legearen testu bategina onartzen duena.
1/2011 Legegintzako Dekretua, maiatzaren 24koa, Euskadiko aurrekontu-araubidearen arloan indarrean dauden lege-xedapenen testu bategina onartzen duena eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko fundazio eta partzuergoeiaplikatu beharreko aurrekontu-araubidea arautzen duena.
6/2005 Foru Arau Orokorra, otsailaren 28koa, Arabako zergei buruzkoa.
2/2005 Foru Araua, martxoaren 8koa, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zergei buruzkoa.
2/2005 Foru Araua, martxoaren 10ekoa, Bizkaiko Lurralde Historikoaren Zergei buruzkoa.
16/1993 Dekretua, otsailaren 2koa, zerbitzuen ondoriozko kalte-ordainei buruzkoa.
40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena.
Interesdunen kategoriak
Destinoa DBEAn duten langileak eta DBEAren Kontseilu Aholku-emaileko langileak, enpresa hornitzaileak, diru-laguntzen onuradunak diren pertsonak edo taldeak, zehatuak eta enpresa lizitatzaileak.
Datu pertsonalen kategoriak
Identifikaziorako eta harremanetarako datuak: izena eta abizenak, NAN/IFZ/Identifikazio-agiria eta sinadura.
Harremanetarako datuak: posta helbidea, telefonoa eta helbide elektronikoa.
Enpleguari buruzko xehetasunak: lanpostua.
Datu ekonomiko finantzarioak eta aseguretakoak: bankuko datuak.
Hartzaileen kategoriak
Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionala.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren Kontu Hartzailetza.
Herri Kontuen Euskal Epaitegia.
Foru ogasunak (Zerga administrazioa).
Kontratazio Publikoa Euskadin Plataforma (KPE-CPE).
Finantza-entitateak.
Nazioarteko transferentziak
Ez dago nazioarteko datu-transferentziarik aurreikusita.
Ezabatzeko epeak
Datuak gorde egingo dira, bildu zireneko helburua betetzeko eta helburuaren eta datu tratamenduaren ondorioz izan litezkeen erantzukizunak zehazteko behar adina denbora, ez gehiago.
Tratamendu-jarduera honetako datu ekonomikoak zerga-arloko araudian xedatutakoaren arabera gordeko dira.
Artxiboei eta dokumentazioari buruzko araudian xedatutakoa aplikatuko da: Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioaren Artxibo Sistemaren antolamendu eta funtzionamenduari buruzko uztailaren 22ko 174/2003 Dekretua.
Segurtasun neurriak
Ezarritako segurtasun-neurriak bat datoz Segurtasun Eskema Nazionala arautzen duen maiatzaren 3ko 311/2022 Errege Dekretuaren II. eranskinean (segurtasun-neurriak) aurreikusitakoekin.
Tratamenduaren helburuak
Kudeatzea eta kontrolatzea prestakuntzako ekitaldi jardueretan eta DBEAk antolatutako sarien deialdietan parte hartzen duten pertsonak.
Datu pertsonalak babesteko araudian eta eskubide digitalei buruzkoan jasotako xedapenei buruzko zabalkundea eta prestakuntza sustatzea, herritarrek eta arduradunek arau horiek errespetatzeko ezartzen dizkieten betebeharrak behar bezala ezagutzen dituztela bermatzeko.
Oinarri juridikoa
Kontratua: interesduna parte den kontratu bat gauzatzeko edo interesdunaren eskariz kontratuaren aurreko neurriak aplikatzeko beharrezkoa den tratamendua (Erregelamenduaren 6.1.b) artikulua).
Ahal publikoak egikaritzea: tratamendua beharrezkoa bada interes publikoaren izenean edo tratamenduaren arduradunari esleitutako botere publikoen izenean burututako eginkizun bat betetzeko (DBEOren 6.1.e) artikulua).
Interesdunen kategoriak
DBEAren prestakuntza-ikastaroetan parte hartzen duten irakasleak eta ikasleak.
DBEAk antolatzen sarien deialdietara aurkezten diren pertsonak.
Herritarrak.
Datuak babesteko betebeharren arduradunak: datuak babesteko ordezkariak barne.
Datu pertsonalen kategoriak
Identifikazio-datuak: izena eta abizenak, NAN/IFZ/Identifikazio-agiria, irudia eta sinadura.
Harremanetarako datuak: posta helbidea, telefonoa eta helbide elektronikoa.
Enpleguari buruzko xehetasunak: entitatea edo organismoa eta zein lanpostutan dagoen.
Datu akademikoak eta lanbidekoak: prestakuntza, titulazioak.
Datu ekonomiko finantzarioak: bankuko datuak.
Hartzaileen kategoriak
Ordaindutako jarduerak egiten dituzten irakasleen datuak eta ordainsari ekonomikoa duten sarien irabazleen datuak honako hauei jakinaraziko zaizkie: Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalari, Herri Kontuen Euskal Epaitegiari, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren Kontu Hartzailetzari, foru ogasunei (zerga administrazioa), finantza-entitateei.
Sarien deialdietako parte hartzaileak: irabazleen izen-abizenak argitaratuko dira Gardentasunari, Informazioa Eskuratzeari eta Gobernu Onari buruzko abenduaren 9ko 19/2013 Legeak xedatzen duenaren arabera, eta eskuragarri egongo dira DBEAren web-orrian eta DBEAren sare sozialetan.
Irakasleen datuak liburuxketan edo DBEAren web-orrian ager daitezke, prestakuntza-jardueren zabalkundearen baitan.
Datuak DBEAren harpidedunen erregistroan jasoko dira, aldez aurretik adostasuna eskatuta.
Nazioarteko transferentziak
Ez dago nazioarteko datu-transferentziarik aurreikusita.
Ezabatzeko epeak
Irakasleen eta irakasleen datuak gorde egingo dira, bildu zireneko helburua betetzeko eta helburuaren eta datu tratamenduaren ondorioz izan litezkeen erantzukizunak zehazteko behar adina denbora, ez gehiago.
Irakasleen datuak gorde egingo dira beste prestakuntza-jarduera batzuetarako, ezabatzeko ez badute eskatzen behintzat. Diruz ordaindutako jarduerak direnean, Zergei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Legearen xedatutakoaren arabera gordeko dira.
Sarietarako hautagaiei buruzko datuak saria emateko prozedura izapidetu bitartean eta egon daitezkeen erreklamazioak izapidetu bitartean gordeko dira.
Datu ekonomikoak Zergei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorraren xedatutakoaren arabera gordeko dira.
Sustapenerako datuak mantendu egingo dira interesdunek datuen babesaren arloan duten erantzukizunari eusten dioten bitartean.
Artxiboei eta dokumentazioari buruzko araudian xedatutakoa aplikatuko da: Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioaren Artxibo Sistemaren antolamendu eta funtzionamenduari buruzko uztailaren 22ko 174/2003 Dekretua.
Segurtasun neurriak
Ezarritako segurtasun-neurriak bat datoz Segurtasun Eskema Nazionala arautzen duen maiatzaren 3ko 311/2022 Errege Dekretuaren II. eranskinean (segurtasun-neurriak) aurreikusitakoekin.
Tratamenduaren helburuak
DBEAk instituzio- edo kontratu-harremanak dituen pertsonen, enpresen eta erakundeen agenda kudeatzea, DBEAk dituen eginkizunak, eskumenak eta jarduerak aintzat hartuta.
Oinarri juridikoa
Ahal publikoak egikaritzea: tratamendua beharrezkoa bada interes publikoaren izenean edo tratamenduaren arduradunari esleitutako botere publikoen izenean burututako eginkizun bat betetzeko (DBEOren 6.1.e) artikulua).
Interesdunen kategoriak
Pertsona fisikoak, pertsona juridiko publiko eta pribatuak ordezkatzen dituztenak barne, DBEArekin harremanetan daudenak, DBEAk esleituta dituen eskumenak direla eta.
Komunikabideen ordezkariak.
Datu pertsonalen kategoriak
Identifikazio-datuak: izena eta abizenak eta sinadura.
Harremanetarako datuak: posta helbidea, telefonoa eta helbide elektronikoa.
Enpleguari buruzko xehetasunak: zein kargu duen edo zein instituzio edo entitatekoa den.
Hartzaileen kategoriak
Pertsona fisikoak, DBEAren jarduerekin zer ikusia duten pertsona juridikoak ordezkatzen dituztenak barne.
Nazioarteko transferentziak
Ez dago nazioarteko datu-transferentziarik aurreikusita.
Ezabatzeko epeak
Gorde egingo dira, interesdunek lanbideko posizio berean segitzen duten bitartean edo datuak ezabatzeko eskatu bitartean.
Segurtasun neurriak
Ezarritako segurtasun-neurriak bat datoz Segurtasun Eskema Nazionala arautzen duen maiatzaren 3ko 311/2022 Errege Dekretuaren II. eranskinean (segurtasun-neurriak) aurreikusitakoekin.
Tratamenduaren helburuak
DBEAk sustatzen dituen prestakuntza- eta sustapen-jarduerei buruzko informazioa borondatez jaso nahi duten pertsonei helarazi beharreko informazioa kudeatzea.
Oinarri juridikoa
Adostasuna: interesdunak bere datu pertsonalak tratatzeko adostasuna eman badu helburu zehatz bati edo gehiagori begira (DBEOren 6.1.a) artikulua).
Interesdunen kategoriak
DBEAk sustatutako prestakuntza- eta sustapen-jardueren berri izan nahi duten pertsonak.
Datu pertsonalen kategoriak
Identifikazio-datuak: izena eta abizenak, NAN/IFZ/Identifikazio-agiria, irudia eta sinadura.
Harremanetarako datuak: posta helbidea, telefonoa eta helbide elektronikoa.
Enpleguari buruzko xehetasunak: jarduera-sektorea eta intereseko arloak.
Hartzaileen kategoriak
Ez dago datu-komunikaziorik aurreikusita.
Nazioarteko transferentziak
Ez dago nazioarteko datu-transferentziarik aurreikusita.
Ezabatzeko epeak
Instituzio-arloko informazioa jaso nahi duten pertsonen datu pertsonalak epemugarik gabe gordeko dira sisteman, harik eta interesdunak adostasuna bertan behera utzi arte edo datuak ezabatzeko eskatu arte.
Artxiboei eta dokumentazioari buruzko araudian xedatutakoa aplikatuko da: Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioaren Artxibo Sistemaren antolamendu eta funtzionamenduari buruzko uztailaren 22ko 174/2003 Dekretua.
Segurtasun neurriak
Ezarritako segurtasun-neurriak bat datoz Segurtasun Eskema Nazionala arautzen duen maiatzaren 3ko 311/2022 Errege Dekretuaren II. eranskinean (segurtasun-neurriak) aurreikusitakoekin.
Tratamenduaren helburuak
DBEAri egindako datu-babesari buruzko kontsultak erregistratzea eta kudeatzea.
Oinarri juridikoa
Ahal publikoak egikaritzea: tratamendua beharrezkoa bada interes publikoaren izenean edo tratamenduaren arduradunari esleitutako botere publikoen izenean burututako eginkizun bat betetzeko (DBEOren 6.1.e) artikulua).
Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra: 57. artikulua. Eginkizunak 16/2023 Legea, abenduaren 21ekoa, Datuak Babesteko Euskal Agintaritzarena (6. artikulua).
Interesdunen kategoriak
DBEAri kontsultak egiten dizkioten pertsona fisikoak eta (pertsona fisikoen eta juridikoen) legezko ordezkariak eta datuak babesteko ordezkariak.
Datu pertsonalen kategoriak
Identifikazio-datuak: izena eta abizenak, NAN/IFZ/Identifikazio-agiria eta sinadura.
Harremanetarako datuak: posta helbidea, telefonoa eta helbide elektronikoa.
Beste datu batzuk: kontsultan egon daitezkeenak.
Hartzaileen kategoriak
Ez dago datu-komunikaziorik aurreikusita.
Nazioarteko transferentziak
Ez dago nazioarteko datu-transferentziarik aurreikusita.
Ezabatzeko epeak
Kontsulta izapidetzeko eta erantzuteko behar den beste denboran gordeko dira.
Artxiboei eta dokumentazioari buruzko araudian xedatutakoa aplikatuko da: Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioaren Artxibo Sistemaren antolamendu eta funtzionamenduari buruzko uztailaren 22ko 174/2003 Dekretua.
Segurtasun neurriak
Ezarritako segurtasun-neurriak bat datoz Segurtasun Eskema Nazionala arautzen duen maiatzaren 3ko 311/2022 Errege Dekretuaren II. eranskinean (segurtasun-neurriak) aurreikusitakoekin.
Tratamenduaren helburuak
Herritarren erreklamazioak eta eskubideak babesteko eginkizuna eta legeak esleitutako ikuskatzeko eta zehatzeko ahalak burutzeko DBEAK instruitutako espedienteak erregistratzea, kudeatzea eta izapidetzea.
Oinarri juridikoa
Lege-eginbeharra: tratamenduaren arduradunari aplikagarria zaion lege-eginbeharra betetzeko beharrezkoa den tratamendua (DBEOren 6.1.c) artikulua).
Ahal publikoak egikaritzea: tratamendua beharrezkoa bada interes publikoaren izenean edo tratamenduaren arduradunari esleitutako botere publikoen izenean burututako eginkizun bat betetzeko (DBEOren 6.1.e) artikulua).
Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra: 57. artikulua. Eginkizunak eta 58. artikulua. Ahalak.
16/2023 Legea, abenduaren 21ekoa, Datuak Babesteko Euskal Agintaritzarena (6. artikulua).
39/2015 Legea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa.
2/1998 Legea, otsailaren 20koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioen Zigortzeko Ahalmenari buruzkoa.
Interesdunen kategoriak
DBEAren ikertzeko ahalekin eta zuzentzeko ahalekin zerikusia duten pertsona fisikoak edo pertsona juridikoen ordezkariak (erreklamatzaileak, ukituak, pertsona fisikoak edo pertsona fisikoen ordezkariak).
Datu pertsonalen kategoriak
Identifikazio-datuak: izena eta abizenak, NAN/IFZ/Identifikazio-agiria eta sinadura.
Harremanetarako datuak: posta helbidea, telefonoa eta helbide elektronikoa.
Enpleguari buruzko xehetasunak: zein postu duen ordezkatzen duen entitatean.
Datu-kategoria bereziak: erreklamazioan aurkeztutakoak edo bildutakoak, ikerketa-jardueretan edo zehapen-prozeduran.
Hartzaileen kategoriak
Organo jurisdikzionalak eta Fiskaltza.
Arartekoa, beste kontrol-agintaritza batzuk, prozedura haien eskumenekoa bada.
Prozeduretan interesa duten pertsonak.
Nazioarteko transferentziak
Ez dago nazioarteko datu-transferentziarik aurreikusita.
Ezabatzeko epeak
Datuak gorde egingo dira, bildu zireneko helburua betetzeko eta helburuaren eta datu tratamenduaren ondorioz izan litezkeen erantzukizunak zehazteko behar adina denbora, ez gehiago.
Artxiboei eta dokumentazioari buruzko araudian xedatutakoa aplikatuko da: Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioaren Artxibo Sistemaren antolamendu eta funtzionamenduari buruzko uztailaren 22ko 174/2003 Dekretua.
Segurtasun neurriak
Ezarritako segurtasun-neurriak bat datoz Segurtasun Eskema Nazionala arautzen duen maiatzaren 3ko 311/2022 Errege Dekretuaren II. eranskinean (segurtasun-neurriak) aurreikusitakoekin.
Tratamenduaren helburuak
Tratamendu-arduradunek eta tratamendu-eragileek jakinarazitako datuak babesteko ordezkarien izendapenak kudeatzea, horien gaineko eskumena duen kontrol agintaritza DBEA denean.
Datuak babesteko ordezkarien datu pertsonalak erabiltzea, DBEAren web-orriaren bidez eskura daitezkeenak, babeseko araudian jasotako xedapenei buruzko sustapen-, hedapen- eta prestakuntza-hartzaileak izan daitezen.
Oinarri juridikoa
Lege-eginbeharra: tratamenduaren arduradunari aplikagarria zaion lege-eginbeharra betetzeko beharrezkoa den tratamendua (DBEOren 6.1.c) artikulua).
Ahal publikoak egikaritzea: tratamendua beharrezkoa bada interes publikoaren izenean edo tratamenduaren arduradunari esleitutako botere publikoen izenean burututako eginkizun bat betetzeko (DBEOren 6.1.e) artikulua).
Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra: 37. artikulua. Datuak babesteko ordezkaria izendatzea.
3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa (34. artikulua).
Interesdunen kategoriak
Eusko Legebiltzarraren abenduaren 21eko 16/2023 Legearen aplikazio-eremuan dauden administrazio publikoek, erakundeek eta entitateek izendatutako datuak babesteko ordezkariak, datuak babesteko ordezkaria nahitaez izendatu behar dutelako, eta izendapena jakinarazi behar diotelako Datuak Babesteko Euskal Agintaritzari (DBEA), Agintaritza delako datu babesari buruzko Euskal Autonomia Erkidegoko kontrol-agintaritza.
Jakinarazpen-prozeduran deklaratzaileak diren pertsonak.
Datu pertsonalen kategoriak
Identifikazio-datuak: izena eta abizenak, NAN/IFZ/Identifikazio-agiria.
Harremanetarako datuak: posta helbidea, telefonoa eta helbide elektronikoa.
Enpleguari buruzko xehetasunak: entitatea edo erakundea eta zein lanpostutan dagoen.
Hartzaileen kategoriak
Datuak babesteko ordezkarien harremanetarako datuen zerrenda eguneratua edukiko da, irisgarria bitarteko elektronikoen bidez.
Datuak babesteko ordezkarien datu pertsonalak ez dira argitaratuko.
Nazioarteko transferentziak
Ez dago nazioarteko datu-transferentziarik aurreikusita.
Ezabatzeko epeak
Ez dira ezabatuko, datuak babesteko ordezkariaren izendapena kentzen zaiola edo ordezkatu egiten dela jakinarazi arte, orduan bere datuak ez direlako beharrezkoak izango lanbide-jarduerari buruzko erantzukizunak zehazteko.
Artxiboei eta dokumentazioari buruzko araudian xedatutakoa aplikatuko da: Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioaren Artxibo Sistemaren antolamendu eta funtzionamenduari buruzko uztailaren 22ko 174/2003 Dekretua.
Segurtasun neurriak
Ezarritako segurtasun-neurriak bat datoz Segurtasun Eskema Nazionala arautzen duen maiatzaren 3ko 311/2022 Errege Dekretuaren II. eranskinean (segurtasun-neurriak) aurreikusitakoekin.
Tratamenduaren helburuak
Tratamenduaren arduradunek datu pertsonalen segurtasun-arrakalei buruz egindako jakinarazpenak kudeatzea, kontrol-agintaritza eskumenduna DBEA denean; eta horien ebaluazioa eta jarraipena egitea ere bai.
Oinarri juridikoa
Lege-eginbeharra: tratamenduaren arduradunari aplikagarria zaion lege-eginbeharra betetzeko beharrezkoa den tratamendua (DBEOren 6.1.c) artikulua).
Ahal publikoak egikaritzea: tratamendua beharrezkoa bada interes publikoaren izenean edo tratamenduaren arduradunari esleitutako botere publikoen izenean burututako eginkizun bat betetzeko (DBEOren 6.1.e) artikulua).
Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra: 33. artikulua. Datu pertsonalen segurtasunaren arrakala kontrol-agintaritzari komunikatzea.
Interesdunen kategoriak
Segurtasun-arrakalak jakinarazteko prozeduran jasotako dokumentazioan ageri diren pertsonen datuak.
Datu pertsonalen kategoriak
Identifikazio-datuak: izena eta abizenak, NAN/IFZ/Identifikazio-agiria.
Harremanetarako datuak: posta helbidea, telefonoa eta helbide elektronikoa.
Enpleguari buruzko xehetasunak: entitatea edo erakundea eta zein lanpostutan dagoen.
Segurtasun-arrakalen jakinarazpenetan jasotako edo bildutako beste edozein datu pertsonalen kategoria.
Hartzaileen kategoriak
Beste erakunde batzuei jakinarazi ahal zaizkie datu pertsonalak, adibidez larrialdi informatikoei erantzuteko taldeei (CERT), segurtasun indar eta kidegoei, Fiskaltzari eta organo judizialei eta datuak babesteko beste agintaritza batzuei.
Nazioarteko transferentziak
Ez dago nazioarteko datu-transferentziarik aurreikusita.
Ezabatzeko epeak
Datuak gorde egingo dira, bildu zireneko tratamenduaren helburua betetzeko eta helburuaren eta datu tratamenduaren ondorioz izan litezkeen erantzukizunak zehazteko behar adina denbora, ez gehiago.
Artxiboei eta dokumentazioari buruzko araudian xedatutakoa aplikatuko da: Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioaren Artxibo Sistemaren antolamendu eta funtzionamenduari buruzko uztailaren 22ko 174/2003 Dekretua.
Segurtasun neurriak
Ezarritako segurtasun-neurriak bat datoz Segurtasun Eskema Nazionala arautzen duen maiatzaren 3ko 311/2022 Errege Dekretuaren II. eranskinean (segurtasun-neurriak) aurreikusitakoekin.
Tratamenduaren helburuak
Herritarrek euren eskubideak egikaritzeari buruz DBEAren aurrean egindako eskaerei erantzutea eta kudeatzea, tratamenduaren arduradun gisa.
Oinarri juridikoa
Lege-eginbeharra: tratamenduaren arduradunari aplikagarria zaion lege-eginbeharra betetzeko beharrezkoa den tratamendua (DBEOren 6.1.c) artikulua).
Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra: 12. artikulutik 23. artikulura.
3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa: 11. artikulutik 18. artikulura.
Interesdunen kategoriak
DBEAren aurrean datuak babesteko eskubideak egikaritzen dituzten pertsona fisikoak.
Datu pertsonalen kategoriak
Identifikazio-datuak: izena eta abizenak, NAN/IFZ/Identifikazio-agiria eta sinadura.
Harremanetarako datuak: posta helbidea, telefonoa eta helbide elektronikoa.
Hartzaileen kategoriak
Ez dago datu-komunikaziorik aurreikusita.
Nazioarteko transferentziak
Ez dago nazioarteko datu-transferentziarik aurreikusita.
Ezabatzeko epeak
Datuak gorde egingo dira, bildu zireneko tratamenduaren helburua betetzeko.