Tratamendua mugatzeko eskubidea
Zer da?
Eskubide berria da. Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrean dago jasota. Interesdunak eskubidea izango du tratamenduaren arduradunak datuen tratamendua mugatu dezan. Baina eskubide hau baliatu ahal izateko, baldintza hauetako bat gertatu behar da:
- Interesdunak datu pertsonalen zehaztasunaren aurka egin badu aldez aurretik, tratamenduaren arduradunak datuon zehaztasuna egiaztatzeko adinako epe batez.
- Interesdunak egin badu arduradunak interes legitimoaren edo interes publikoaren izenean egindako datu tratamenduaren aurka, arduradunaren arrazoi legitimoak interesdunarenen gainetik dauden ala ez egiaztatzen den bitartean.
- Tratamendua legez kontrakoa bada eta interesdunak datu pertsonalak ezereztearen aurka egin badu eta, ordainetan, haien erabilera mugatzeko eskatu.
- Arduradunak jadanik behar ez baditu datu pertsonalak tratamenduaren helburuei begira, baina interesdunak bai, erreklamazioak formulatzeko, egikaritzeko edo aldezteko.
Tratamendua mugatzeko eskubidea gauzatzea
TRATAMENDUA MUGATZEKO ESKUBIDEA baliatzeko eredua (ODT, 23 KB)
Eredu hau erabiliko da datuak ezerezteko eskubidea baliatu nahi bada.
NANaren fotokopia aurkeztu beharko da edo zuzenbideak baliokotzat jotzen duen eta identifikazioa egiaztatzen duen beste dokumentu baten fotokopia. Ordezkari baten bidez aurkeztu nahi bada, ordezkaritza duen pertsonaren NANa eta ordezkaritza egiaztatzen duen agiria aurkeztu beharko dira.
Eskatzaileak zuzenean jo behar du ustez edo seguru bere datuak dituen organora eta eskabidea hari aurkeztu; dena delako organoak gehienez hilabeteko epean erantzun beharko dio, arrazoitutako luzapenik ezean.
Eskubidea ez badute aintzat hartu edo eskabideari ez badiote erantzun epe barruan, erreklamazioa aurkeztu ahal izango da Datuak Babesteko Euskal Agintaritzan, honako agiriak aurkeztuta:
- Tratamenduaren organo arduradunari aurkeztutako eskubidea baliatzeko eskabidearen kopia zigilatua.
- Eta, hala badagokio, organo horren erantzunaren kopia.
Tratamendua mugatzeko eskubidearen babesa
Uste baduzu ez dizutela aintzat hartu tratamendua mugatzeko eskubidea, BABESA eskatu ahal izango diozu Datuak Babesteko Euskal Agintaritzari edo kasu bakoitzean dagokion kontrol agintaritzari.
Datuak Babesteko Euskal Agintaritzan BABES erreklamazioa eskatzeko eredua (ODT, 23 KB)
Ezarpen arauak
- 2016/679 (EB)Erregelamendua, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27koa. (Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra) (18. artikulua)
- Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa (16. artikulua)
- Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legea (8. Artikulua)













