Konpartitu

Datuak Babesteko Euskal Agintaritzaren Dokumentazio Zentroa

Datuak Babesteko Euskal Agintaritzaren Dokumentazio Zentroa, instituzio horretan erabakiak hartzen dituzten pertsonen eta bertako profesionalen beharrizanak asetzeko sortu zen. Zentroak datu pertsonalak babesteko eskubidearen zabalkundean laguntzen du.

Informaziorako baliabide eta zerbitzuen unitatea da. Laburbilduta, informazioa kudeatzeko gunea da.

Zer da?

Dokumentaziorako eta informaziorako gune espezializatua da, informaziorako unitate bat. Dokumentazio Zentroak bildu, kudeatu eta zabaldu egiten du ezagutza-arlo jakin baten dokumentazioa eta informazioa edo berari dagokion instituzioak sortutakoa. Halaber, Dokumentazio Zentroak bere erabiltzaileak identifikatzen ditu eta bere informazio-beharrizanak aztertzen ditu eta, horren arabera, orokorrean dokumentuak eta informazioa arakatzen, hautatzen, iragazten, tratatzen eta zabaltzen ditu.

Bilduma bibliografikoa

Funts horretan batez ere honako gaiei buruzko lanak daude: datuen babesa eta pribatutasuna, segurtasun informatikoa eta informazioaren teknologiak eta informazioaren gizartea.

Bilduman honako hauek daude:

Dialnet:

Dialnet datu-base bat da, produkzio zientifiko hispanoa biltzen duena, edozein hizkuntzatan, eta era askotako baliabideak onartzen dituena: liburuak, artikuluak, liburuen kapituluak eta doktoretza tesiak. Dokumentuak bilatzeko balio du, eta testu batzuk osorik eskuratzeko aukera ere ematen du. Gainera, erabiltzaile gisa aldez aurretik erregistratuz gero, aukera ematen du, aldizkarien ale berriak argitaratu ahala, aurkibideen alertak sortzeko.

DBEA Dialneten erakunde laguntzailea da, 2008an izenpetutako hitzarmen baten ondorioz.

Katalogoa

Datuak Babesteko Euskal Agintaritzaren katalogoa Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarearen katalogo kolektiboan sartuta dago.

Mailegua:

Dokumentazio Zentroko dokumentuak eskuratu ahal izateko, liburutegien arteko mailegua erabili behar da. Horretarako, interesdunak bere instituzioko liburutegiarekin edo dokumentazio-zentroarekin harremanetan jarri behar du.

Harremanetarako:

Tlfa.: 945 016230
Helbide elektonikoa: avpd@avpd.eus