Datu Pertsonalak Babesteko Sarien IV. Edizioa
Epaimahaiak ebatzi du honako pertsona eta erakundeei ematea IV. edizioko sariak, honako kategoria hauetan:
- Saria Datu Babesaren Arloko Ibilbide Profesionalari:
- Juan José Martín-Casallo López jauna
- Saria Datu Babesaren Ikerkuntza Arloan:
- Unai Aberasturi Gorriño jauna, honako lanagatik: “Datuen babeserako printzipioak osasunaren alorrean”
- Accesita: Lorena Pérez Campillo andreari, honako azterlanagatik: “Datu-babes berria eta Hodei Konputazioa”
- Saria Datu Babesaren Komunikazio eta Zabalkundearen Arloan:
- Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuari, letratuen eta profesional independienteen artean datu babesaren zabalkundean egin duen lanagatik.
- Saria Datu Babesaren Arloko Jardunbide Onenei:
- Ertzaintzari, “Prebentzioa Komunikazioaren bitartez landuz” programagatik.
Sariak honakoak dira: jendaurreko gorazarrea eta ohorezko saria. DBEBk Bizkaiko Abokatuen Elkargoaren egoitzan izan zen ekitaldi batean eman zituen sariak, 2017ko urtarrilaren 27an, Datuak Babesteko Europako Egunean.
Datu Pertsonalak Babesteko Sarien IV. Edizioaren deialdia (130. zk.ko EHAA, 2016ko uztailaren 8a).
Datuak Babesteko Sarien IV. Edizioko sarituen zerrenda argitaratzen duen ebazpena (8. zk.ko EHAA, 2017ko urtarrilaren 12a).
Sari banaketa ekitaldia (2017ko urtarrilaren 27a)
Azken aldaketako data: