Datu Pertsonalak Babesteko Sarien V. Edizioa
Datuak Babesteko Euskal Bulegoak urtero deitzen ditu sari hauek, hain zuzen ere, saritzeko datu babesaren kultura, zabalkundea, ikerketa eta ezagutza sustatzeko eta datu babesa gizartean hedatzeko egindako lanagatik, zenbait pertsona fisiko edo juridiko, publiko edo pribatu eta zenbait erakunde ere bai.
Sariak honakoak dira: jendaurreko gorazarrea eta ohorezko saria.
Hona aurtengo V. edizioan kategoria hauetako bakoitzean eman diren sariak:
- Saria Datu Babesaren Arloko Ibilbide Profesionalari:
- Iñaki Vicuña de Nicolás jauna
- Saria Datu Babesaren Ikerkuntza Arloan:
- Daniel López Carballo jauna, honako lanagatik: “Datu babes eraginkorraren bidean Iberoamerikan. Datuak Babesteko Iberoamerikako Behatokiaren ekimenaren adierazpenak” (Gaztelaniaz).
- Accesita: Sofía Lucas Areízaga andrea, honako lanagatik: “PNR Zuzentarauak planteatzen dituen erronka juridiko nagusiak”
- Saria Datu Babesaren Komunikazio eta Zabalkundearen Arloan:
- El Diario Vascori, herritarrak kontzientziatzen egindako lanagatik, teknologia berriak eta pribatutasunaren babesa behar bezala erabil ditzaten.
- Accesita: Pribatua-Pribatutasun eta Informazio Segurtasuneko Euskal Elkarteak jaso du, etengabe egindako lanagatik pribatutasunaren eta informazioaren segurtasunaren zabalkundearen arloan.
- Saria Datu Babesaren Arloko Jardunbide Onenei:
- Vitoria-Gasteizko Ingeniaritzako Unibertsitate Eskolari (UPV/EHU), datuen babesaren eta segurtasunaren arloan etengabe egin dituen jardunaldien kalitateagatik.
Sariak banatzeko ekitaldia: Vitoria-Gasteizen, Artium Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoan, 2018ko otsailaren 1ean, Datuak Babesteko Europako Eguneko ekitaldien barruan.
Datu Pertsonalak Babesteko Sarien V. Edizioaren deialdia (176.zk.ko EHAA, 2017ko abenduaren 14a).
Ebazpena, Datuak Babesteko Sarien V. Edizioko pertsona eta entitate sarituen zerrenda argitaratzen duena (19.zk.ko EHAA, 2018 urtarrilaren 26ª).
Azken aldaketako data: