Datu pertsonalak babesteari eta Datuak Babesteko Euskal Agintaritzari buruzko Lege-proiektua
Datu pertsonalen tratamenduaren kontrola eta gainbegiratzea arautzeko, tratamendu horien arduradunak bere aplikazio-eremuaren barruan dauden subjektuak direnean, Datu pertsonalak babesteari eta Datuak Babesteko Euskal Agintaritza sortzeari buruzko lege-proiektua onartu da, eta gaur egun Eusko Legebiltzarrean izapidetzen ari da.
Arau berri horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko arau-esparrura egokituko da hainbat araudi; zehazki, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamendua, datu pertsonalen tratamendu, babes eta zirkulazio askeari buruzkoa, antolaketaren eta funtzionamenduaren aldetik, bai eta abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa eta maiatzaren 26ko 7/2021 Lege Organikoa, arau-hauste penalak prebenitu, detektatu, ikertu eta epaitzeko eta zehapen penalak betearazteko tratatzen diren datu pertsonalak babesteari buruzkoa.
Testuaren berrikuntza nagusia da «Datuak Babesteko Euskal Agintaritza» arautzen duela, zeinak gaur egungo «Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren» ordeztuko baitu.
Edukiak:
- Lege-proiektuaren testua
- Gobernu Kontseilurako memoria
- Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoaren irizpena (EABJ)
Eusko Legebiltzarrak herritarren esku jartzen du aurkeztutako ekimenei, Legebiltzarreko eztabaidei eta onartutako ebazpenei buruzko informazio guztia.
Jarraian agertzen den estekaren bidez eskura dago gaur egun Erakunde, Gobernantza Publiko eta Segurtasun Batzordean izapidetzen ari den Datu Pertsonalak Babesteari eta Datuak Babesteko Euskal Agintaritza sortzeari buruzko Legearen proiektuari buruzko dokumentazio guztia: aurkeztutako testuak, argitalpen ofizialak, epeak, erantzunak, txostenak, eztabaidak eta eztabaiden testu eta bideoak.
Epeak:
- 2022.12.23 Ekimena argitaratzea
- 2023.02.17 Agerraldi-eskaerak argitaratzea
- 2023.05.30 Zuzenketak aurkezteko epea
- 2023.05.31 Zuzenketak aurkeztu dira
- 2023.06.06 Legebiltzarreko Mahaiak zuzenketak kalifikatzea. Artikuluei egindako zuzenketak
- 2023.06.16 Zuzenketak argitaratzea
- 2023.07.17 Zuzenketen hurrenkera talde parlamentarioei bidaltzea
Datu pertsonalak babesteari eta Datuak Babesteko Euskal Agintaritzari buruzko Legearen proiektuari buruz Erakunde, Gobernantza Publiko eta Segurtasun Batzordean 2023.02.21ean eta 2023.03.01ean egindako agerraldiak:
- Pilar Ramírez Amurrio, com-eko sortzailea eta CEOa
- Iñaki Pariente de Prada, Datuak Babesteko Euskal Bulegoko zuzendari ohia eta datuak babesteko Ordezkaria
- Ana Isabel Herrán Ortiz, Deustuko Unibertsitateko irakasle titularra eta datu pertsonalak babestean aditua
- Jorge Campanillas Ciarruz, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien Zuzenbideko abokatu especialista
- María Bilbao Aresté, Datuak babesteko ordezkaria, abokatua eta aholkularia Segurdades SLn
- Ion Turrillas Sabalza, Aholkularia Segurtasun Eskema Nazionalean, datuak babesteko ordezkaria Tokiko Administrazioan eta auditore nagusia ISO 27001 eta ISO 20000 ziurtagiri-entitate batzuetan
- Jesus Lizarraga Durandegui, Telematika- eta zibersegurtasun-arloko koordinatzailea eta Mondragon Unibertsitateko Datuen Analia eta Zibertasuna taldeko kidea
- Manuela Battaglini Manrique de Lara, Abokatua eta etika digitaleko aholkularia, erabaki algoritmikoetan eta haien datuen babesean aditua.
- Iñaki Vicuña de Nicolás, Datuak Babesteko Euskal Bulegoko zuzendari ohia eta Dokumentazio Judizialeko Zentroko zuzendaria .
Albiste garrantzitsuak:
- Josu Erkorekak eta Margarita Uriak Datu Pertsonalak Babesteko eta “Datuak Babesteko Euskal Agintaritza” sortzeko Lege berria aztertu dute (Irekia 2022.12.21)
Legea Eusko Legebiltzarrera bidalita dago bertan eztabaidatu eta onartzeko, eta “Datuak Babesteko Euskal Agintaritza” berriak egungo “Datuak Babesteko Euskal Bulegoa” ordezkatuko du. Administrazio-organo independentea da, eta edozein irregulartasun ofizioz nahiz interesdunak eskatuta ikertzeko eta zehatzeko ahalmena izango du. Funtsezko aldaketa da datuen babesaren arloko erakunde-antolaketan, orain arte izandako Bulegoaren araubide juridikoa, antolaketa eta eskumenak aldatzen baititu
- Josu Erkorekak “Datuak Babesteko Euskal Agintaritza” berria sortzeko lege-proiektua aurkeztu die legebiltzar-taldeei (Irekia 2023.02.20)
Oraingo “Datuak Babesteko Euskal Bulegoa” ordezkatuko du, eta administrazio-organo independentea izango da, euskal administrazio publikoen irregulartasunak ikertzeko eta zehatzeko ahalmena izango duena
- Datu Pertsonalak Babesteko Euskal Lege berriaren proiektua (Diario La Ley 2023.05.06) (gaztelaniaz)
Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateak eta Espainiako Pribatutasun Elkarte Profesionalak (APEP) antolatu berri duten jardunaldi bati esker, aditu garrantzitsuek sakon aztertu ahal izan dituzte etorkizuneko arau horren alderdi problematikoenak.