Konpartitu

Argitalpen-data: 2015/06/24

DBEBk Datu Pertsonalak Babesteko Sarien III. Edizioa deitu du.

Lau kategoria daude: "Ibilbide Profesionala", "Ikerkuntza", " Komunikazio eta Zabalkundea" eta "Jardunbide Onenak"

Datuak Babesteko Euskal Bulegoa.

Datuak Babesteko Euskal Bulegoak aipamena egin nahi die datu babesaren kultura, zabalkundea, ikerketa eta ezagutza sustatzeko eta datu babesa gizartean hedatzeko egindako lana aitortzeko zenbait pertsona fisiko edo juridikori, publiko edo pribaturi eta erakunderi ere bai. Horrez gain, euskal administrazio publikoek burututako datu pertsonalen tratamenduak hobetzeko proiektuei ere aipamena egin nahi die.

Sariek honako kategoriak dituzte:

  • Saria Datu Babesaren Arloko Ibilbide Profesionalari

Datuak Babesteko Euskal Bulegoko gobernu organoetako kideek proposatuko dituzte hautagaiak.

  • Saria Datu Babesaren Ikerkuntza Arloan

Sari honetara aurkeztu ahal izango dira datu pertsonalen babesari buruzko lan zientifikoak edo ikerkuntza lanak, doktoretza tesiak, monografiak eta artikuluak, indibidualak nahiz kolektiboak, argitaratuak ala argitaragabeak.

  • Saria Datu Babesaren Komunikazio eta Zabalkundearen Arloan

Saria eskuratzeko aukera izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetako edozeinetan gizarte komunikabidek argitaratutako edo hedatutako programek edo atal espezializatuek eta artikuluen edo berrien segidek, bai eta erreportajeek, monografikoek edo eduki bereziek ere.

Era berean, sari honetan lehiatu ahalko dute datu pertsonalen babesaren esparruan espezializatutako blog egileek, wikiek, eztabaida talde profesionalek edo bestelako baliabide elektroniko sozialek. baldin eta edukia euskaraz edo gaztelaniaz adierazita badago.

  • Saria Datu Babesaren Arloko Jardunbide Onenei

Sari honetan parte har dezakete datu babesa hobetzeko proiektuak sustatzen dituzten euskal administrazio publikoek, eta, banaka edo taldean, halako proiektuak garatzen dituzten pertsona fisikoek edo juridikoek ere bai, administrazio sustatzailearen baimenarekin.

Eskabideak

Eskabideak aurkezteko epea 2015eko urriaren 30ean bukatu da.


EBAZPENA, 2015eko ekainaren 17koa, Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren zuzendariarena, Datuak Babesteko Sarien III. Edizioaren deialdia egiten duena.

Sarituak

Epaimaiak azaroaren 30eko billeran eman zituen sariak

EBAZPENA, 2015eko abenduaren 29koa, sariak ematekoa (PDF, 183 KB)