Datuak Babesteko Sarien V. Edizioko sari banaketaren ekitaldia
Argitalpen-data:
Datuak Babesteko Euskal Bulegoak saritu nahi ditu, datu babesaren kultura, zabalkundea, ikerketa eta ezagutza sustatzeko eta datu babesa gizartean hedatzeko egindako lanagatik, zenbait pertsona fisiko edo juridiko, publiko edo pribatu eta zenbait erakunde ere bai.
Datuak Babesteko Euskal Bulegoak Datuak Babesteko Sarien aurtengo edizioko sariak banatu ditu gaur, otsailaren 1ean, Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoan (ARTIUM), Vitoria-Gasteizen. Ekitaldiaren ardura izan dute DBEBren zuzendari Margarita Uriak eta Gasteizko alkate Gorka Urtaranek.
DBEBren xedea da sari huen bidez ohorezko aitortza egitea honako pertsona eta entitate hauei:
- Saria Datu Babesaren Arloko Ibilbide Profesionalari:
Iñaki Vicuña de Nicolás. - Saria Datu Babesaren Ikerkuntza Arloan:
Daniel López Carballo, honako lanagatik: “Datu babes eraginkorraren bidean Iberoamerikan. Datuak Babesteko Iberoamerikako Behatokiaren ekimenaren adierazpenak”
Accesita: Sofía Lucas Areízaga andrea, honako lanagatik: “PNR Zuzentarauak planteatzen dituen erronka juridiko nagusiak”. - Saria Datu Babesaren Komunikazio eta Zabalkundearen Arloan:
El Diario Vascori, herritarrak kontzientziatzen egindako lanagatik, teknologia berriak eta pribatutasunaren babesa behar bezala erabil ditzaten.
Accesita: Pribatua-Pribatutasun eta Informazio Segurtasuneko Euskal Elkarteak jaso du, etengabe egindako lanagatik pribatutasunaren eta informazioaren segurtasunaren zabalkundearen arloan. - Saria Datu Babesaren Arloko Jardunbide Onenei:
Vitoria-Gasteizko Ingeniaritzako Unibertsitate Eskolari (UPV/EHU), datuen babesaren eta segurtasunaren arloan etengabe egin dituen jardunaldien kalitateagatik.
Datuak Babesteko Sarien V. Edizioaren deialdia (2017ko irailaren 6a)
V. edizioan epaimahaiak emandako sariak (2018ko urtarrilaren 10a)