Zuzentzeko eskubidea

Zer da?

Eskubide honek datu pertsonal okerrekin edo datuak osoak ez izatearekin du zer ikusia. Honen bitartez, interesdunak lor dezake —atzerapen bidegaberik gabe— bere datu pertsonalak zuzentzea okerrak badira edo osorik ez badaude.

Ejercicio del derecho de rectificación

ZUZENTZEKO ESKUBIDEA baliatzeko eredua (ODT, 21 KB)

Eredu hau erabiliko da datuak zuzentzeko eskubidea baliatu nahi bada.

NANaren fotokopia aurkeztu beharko da edo zuzenbideak baliokotzat jotzen duen eta identifikazioa egiaztatzen duen beste dokumentu baten fotokopia. Ordezkari baten bidez aurkeztu nahi bada, ordezkaritza duen pertsonaren NANa eta ordezkaritza egiaztatzen duen agiria aurkeztu beharko dira.

Tratatzen ari diren datuak okerrak direla edo osoak ez direla frogatzeko, hori egiaztatzen duten agiriak aurkeztu beharko zaizkio tratamenduaren arduradunari.

Eskatzaileak zuzenean jo behar du ustez edo seguru bere datuak dituen organora eta eskabidea hari aurkeztu; dena delako organoak gehienez hilabeteko epean erantzun beharko dio, arrazoitutako luzapenik ezean.

Eskubidea ez badute aintzat hartu edo eskabideari ez badiote erantzun epe barruan, erreklamazioa aurkeztu ahal izango da Datuak Babesteko Euskal Agintaritzan, honako agiriak aurkeztuta:

  • Tratamenduaren organo arduradunari aurkeztutako eskubidea baliatzeko eskabidearen kopia zigilatua.
  • Eta, hala badagokio, organo horren erantzunaren kopia.

Zuzentzeko eskubidea babestea

Uste baduzu ez dizutela aintzat hartu zuzentzeko eskubidea, BABESA eskatu ahal izango diozu Datuak Babesteko Euskal Agintaritzari edo kasu bakoitzean dagokion kontrol agintaritzari.

Datuak Babesteko Euskal Agintaritzan BABES erreklamazioa eskatzeko eredua (ODT, 23 KB)

Orrialde hau partekatu